Testuingurua
- Gainerakoan, gaineratikoan eta gainerakoz lokailuek, berriz, balio murriztailea baizik ez dute erakusten.
Kokaguneari dagokionez, hasieran jartzeko joera nabarmena da.
- Ez nahas, haatik, Gainera eta Gainerontzean.
Adib.: Bilbo hiri zikina da. Gainera, oso zaratatsua/*Bilbo hiri zikina da. Gainerontzean, oso zaratatsua/*Bilbo hiri zikina da. Gainera, oso atsegina/Bilbo hiri zikina da. Gainerontzean, oso atsegina
2.3.
Aurkaritzakoak
ORDEA
- Baina juntagailuaren baliokide hurbila, ordea edo ordean (lapurteraz) lokailuak bi perpausen arteko aurkaritza aditzera ematen du, biak elkarren kontrakotzat aurkeztuz.
Kokagunea dela eta, ordea-k normalean bigarren perpausaren barnean hartzen du toki.
Baina, lokailu honek nonnahi kokatzeko duen askatasuna ageri-agerikoa da.
Adib.: Kotxe gorria nahi zuela eta, gorria erosi behar derrigorrez/Nik, ordea, nahiago nuen beltza/Nik nahiago nuen, ordea, beltza/Nik nahiago nuen gorria, ordea
- Zenbait idazlek esaldiaren aurrean ipintzeko joera dute.
Adib.: Ordea, artean jaioberria izan, eta ezinezkoa egin zitzaidan maldizio zatar bat aurkitzea
.
(B. Atxaga, Behi euskaldun baten memoriak, 40).
BERRIZ
Berriz eta ordea, biak aurkaritza adierazteko lokailuak ditugu.
Beraz, ostera, aldiz eta aitzitik-en pareko dira.
Baina ba omen da ordea eta berriz-en artean alderik:
- Ordea-k nonbait aurreko perpausak baieztatua ezabatu edo ukatu egiten du.
Zuzenketa bat izango litzateke, beharbada.
- Berriz, aldiz, aurreko perpausean aipatutakoari zerozer berri eransteko erabiltzen omen da.
Adib.: Gu mendira joan gara. Nik ere mendira joan nahi nuen. Ez didate, ordea, ezer esan.
*Nik ere mendira joan nahi nuen. Ez didate, berriz, ezer esan.
(EGLU-III, 99).